Zer da Europako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa?
Hizkuntza berdintasunaren alde eta desabantaila egoeran dauden hizkuntzen garapenena bermatzeko dokumentua da Protokoloa. Gizarte eragileen proposamenekin eta Batzorde Zientifiko baten aholkuekin osatuko da. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuak egon daitezen hartu beharreko gutxieneko neurriak jasoko ditu. Horren ondorioak Donostian, 2016ko abenduan aurkeztuko dira Europako Kultur Hiriburutzaren baitan.

Printzipioak eta baloreak
Giza eta hizkuntza eskubideak. Elkarbizitza eta bakea. Hizkuntza aniztasuna eta berdintasuna.

Helburuak
Prozesu parte hartzaile baten bitartez, Europan, hizkuntza berdintasuna bermatzeko eta desabantaila egoeran dauden hizkuntzen garapenenerako tresna eraginkorra sortzea, eta Donostian, alor horretan, mugarri bat ezartzea da helburu nagusia.

Oinarria: Bartzelonako Deklarazioa
1996ko Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hizkuntza eskubideen defentsan gizarte zibilak egindako ekarpena izan zen. Hogei urte beranduago, Donostian, urrats berria egin nahi dugu.

Gizarte eragileen lidergoa
Egitasmo honek gizarte eragileetan du abiapuntua. Horiek ahaldundu nahi ditu itun sozial garrantzitsu bat adosteko, ondoren, maila guztietako erakundeek bere egin dezaten.

Protokoloaren eratze prozesua
Gizarte eragileek eta hizkuntzen alorrean interesa duen orok Protokoloak jaso behar dituen neurri zehatzak proposatuko dituzte 2016ko lehen seihilekoan. Batzorde Zientifikoak neurri horiek antolatu ondoren, Talde Antolatzaileak gizarte eragileei aurkeztuko dizkie berau berretsi dezaten. Prozesuaren amaieran, Protokoloa Donostian aurkeztuko da 2016ko abenduan.

Sustatzaileak
Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioa (logo) eta Euskararen Gizarte Eragileen Kontseilua.

DONOSTIA 2016 – KONTSEILUA

Antolatzaileak
Europako eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeak dira, giza eskubideen eta hizkuntza eskubideen alde dihardutenak.

UNPO – LINGUAPAX – PEN International – ELEN – CIEMEN – ECMI