Zer da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa?

Vídeos relacionados

01:47:03

Donostiako protokoloa

Zer da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa?

Zer da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa?

Hizkuntza berdintasunaren alde eta desabantaila egoeran dauden hizkuntzen garapenena bermatzeko dokumentua da Protokoloa. Gizarte eragileen proposamenekin eta Batzorde Zientifiko baten aholkuekin osatuko da. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuak egon daitezen hartu beharreko gutxieneko neurriak jasoko ditu. Horren ondorioak Donostian, 2016ko abenduan aurkeztuko dira Europako Kultur Hiriburutzaren baitan.

Printzipioak eta baloreak

Giza eta hizkuntza eskubideak. Elkarbizitza eta bakea. Hizkuntza aniztasuna eta berdintasuna.

Helburuak

Prozesu parte hartzaile baten bitartez, Europan, hizkuntza berdintasuna bermatzeko eta desabantaila egoeran dauden hizkuntzen garapenenerako tresna eraginkorra sortzea, eta Donostian, alor horretan, mugarri bat ezartzea da helburu nagusia.

Oinarria: Bartzelonako deklarazioa 1996ko

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hizkuntza eskubideen defentsan gizarte zibilak egindako ekarpena izan zen. Hogei urte beranduago, Donostian, urrats berria egin nahi dugu.

Gizarte eragileen lidergoa

Egitasmo honek gizarte eragileetan du abiapuntua. Horiek ahaldundu nahi ditu itun sozial garrantzitsu bat adosteko, ondoren, maila guztietako erakundeek bere egin dezaten.

Protokoloaren eratze prozesua

Gizarte eragileek eta hizkuntzen alorrean interesa duen orok Protokoloak jaso behar dituen neurri zehatzak proposatuko dituzte 2016ko lehen seihilekoan. Batzorde Zientifikoak neurri horiek antolatu ondoren, Talde Antolatzaileak gizarte eragileei aurkeztuko dizkie berau berretsi dezaten. Prozesuaren amaieran, Protokoloa Donostian aurkeztuko da 2016ko abenduan.

Egin ekarpena: http://protokoloa.eus/

  • Egitaraua - 17 abendua

  • 11:30h

    Donostiako Protokoloa

    Zer da Hizkuntza Eskubideak
    Bermatzeko Protokoloa?